2023-24 denboraldia. (Champions League)

2023-24 denboraldiko kamisetak.

Kamiseta hau Realak 2023ko abuztuan Ameriketan eginiko giran erabilitakoa da, La Ligak antolatutako torneo batean, La Liga summer torneoan hain zuzen. Partidoa, Mexikoko Monterey hirian abuztuaren 2an jokatu zen eta emaitza 0 eta 0koa izan zen. Berezitasun bezala, kamisetak daraman dortsalak Ligakoaren desberdinak dira.

Kamiseta hauek berriz ligakoak dira eta urriaren 8a arte Realak ez zuen babeslerik eta data hori bitartean kamisetetan ez zuen iragarkirik eraman.

Martin Zubimendik erabili ohi du 4 zenbakia.

Denboraldia hasita Realak patrozinadore berria aurkitu zuen eta kamisetan jarri zuen.

Kamiseta hau Merinok Anoetan Barcelonaren aurka 2023ko azaroaren 4an jokatu zen partidoan erabilitakoa da, emaitza 0-1 izan zen.

Kamiseta hau berriz Sadiqek Villarrealen aurka erabilitakoa da, Villarrealen 2023ko abenduaren 9an, emaitza 0-3 izanik.

Sadiqek erabili ohi du 9 zenbakia.

Kamiseta hau berriz etxetik kanpo erabilitakoa da. Real Madriden aurka soilik erabili zen.

Ander Barrenetxeak eraman ohi du 7 zenbakia.

Kamiseta hau etxetik kanpo erabili ohi dena da, baina Yasuda irgarkia soinean duela.

Kamiseta hau Aihenek Vigon, Celtaren aurka erabilitakoa da, 2024ko urtarrialren 20an. Emaitza 0-1 izanik. Aihenek partido horretan belauna txikitu zuen.

Kamiseta modelo hau berriz Valenciaren aurka erabili zen 2023ko irailaren 27an. Partidoaren emaitza 0 eta 1ekoa izan zen.

Barrenetxeak ez zuen jokatu partido hori baina bai Beñat Turrientesek. Turrientesek eraman ohi du 22 zenbakia.

Beste kamiseta hauek Champions Leaguen erabilitakoak dira.

Hau etxean Inter de Milanen aurka erabilitako modeloa.

LeNormandek erabili ohi du 24 zenbakia. Kamiseta hau LeNormandek Anoetan Inter de Milanen aurka jokatu zuen partidoan erabilia da, 2023ko abenduaren 12an, emaitza 1-1 izanik.

Beste kamiseta hau Salzburgoren aurka erabilitako modeloa da.

Mikel Oyarzabalek eraman ohi du 10 zenbakia.

Kamiseta hauek Champions Leaguen erabilitakoak dira ere, publizitatea dutenak hain zuzen.

Kamiseta hau etxean erabilitakoa da.

Beste hau etxetik kanpo erabilitakoa, 2. kamiseta.

Eta azken hau etxetik kanpo erabilitakoa, 3. kamiseta

Kamiseta hauek Errege Kopan erabilitakoak dira.

Kamiseta hau ZAkharyanek erabili zuen Osasunaren aurka joakatutako partidoan, Iruñan 2024ko urtarrilaren 17an, emaitza 0-2 izanik.

Beste kamiseta hau Realak Buñolen aurka jokatutako partidokoa da.

Kamiseta hau Urko Gonzalez de Zaratek erabili zuen aipatutako partidoan.

20. mende hasierako kamiseta, 1930 ingurkuoa (Erreplika)

20. mende hasierako kamiseta, 1930 ingurkuoa izango litzateke erreplika hau. Garai haietan hainbat kamiseta modelo erabili ohi zuten. Batzuk harmarririk gabekoak, beste batzuk harmarriarekin, botoidunak, lepoaldean lokarridunak eta abar.

Modelo hau Realak 2022. urtean atera zuen eta XX. mende hasierako kamisetaren erreplika da.

Reala 1909ko irailaren 7an sortu zen. Hasiera batean Club Ciclista de San Sebastián izena izan zuen eta izen horrekin 1909ko Errege Kopa irabazi zuen, aurkaria  Español F.C. izanik eta emaitza berriz 3 eta 1ekoa izan zen.

índice

Garai haietako hainbat argazki.

1960 eta 1967. urteen arteko kamiseta (Erreplika)

Realak 1960 eta 1967. urteen artean erabili zuen kamisetaren erreplika.

IMG_20160630_144336

1960-67. urteetako argazki batzuk:

1967an Reala berriz ere lehen maila igo zen Puertollanon 2 eta 2 berdindu ondoren, 40 urtez jarraian lehen mailan izan zen 2007an 2. mailara jaitsi zen arte.

Puertollanon joakatutako partidoaren argazki batzuk:

Puertollanon jokatutako bideoa:

http://www.realsociedad.com/document/view/eus/225/154689/45-a-os-del-ascenso-de-puertollano

1967 eta 1975. urteen arteko kamiseta

Realak 1967 eta 1975. urteen artean erabili zituen kamisetak.

Kamiseta hau Realak 1973-74 denboraldian erabili zuen, eta ez du armarririk soinean.

1967 eta 1975. urteetako argazki batzuk:

1975 eta 1979 urte arteko denboraldiak

1975 eta 1979. urteen artean erabilitako kamiseta.

Kamiseta hau Realak eta Interrek 1979/80 denboraldian UEFAko partido batekoa da. Nahiz eta kamiseta hau bera ez erabili. Inter de Milaneko Nazzareno Canuti jokalariak eskuratu zuen eta honek lagun  bati emana da, nik italiar honi esker eskuratu dut.

Partido haietako argazki batzuk:

UEFAko Real Sociedad eta Inter de Milan-en arteko partidoko bideoa:

Milanen jokatutako partidoaren bideo batzuk:
https://youtu.be/jltXX0CcHzs
https://youtu.be/rw1m0D1yYBE

Atotxan jokatutakoa: https://youtu.be/Ke-QuemnHWQ

Denboraldi haietan normalean 7 zenbakia Idigoras jokalariak eraman ohi zuen. Idigoras izan zen nik izandako lehen idoloa, nahiz eta denbora gutxiko kontua izan.

1977ko urtarrilean ikurrina legalizatu zen, baina 1976ko abenduaren 5ean, Realak eta Athteticek Atotxan jokatutako derbyan, Iñaxio Kortabarria eta Jose Angel Iribar jokalariek ikurriña atera zuten futbol zelaira. Garai hartan, ikurriña legez kanpokoa zen eta irudi hori euskaldunon oroimenean gelditu da.

Egun hari lotutako dokumentala:

http://www.eitb.tv/eu/bideoa/atotxako-ikurrina-ezkutua/4104723511001/4090177067001/atxotxako-ikurrina-ezkutua/

1979-80 denboraldia.

Kamiseta hau 1979-80 denboraldikoa da. 1980an berriz, Adidas etxea azaldu zen eta kamiseta berria erabiltzen hasi zen Reala.

Denboraldi berezia izan zen, izan ere Realak Ligan partido bakarra galdu zuen, azken aurrenekoa hain zuzen Sevillaren aurka 2 eta 1. Ligan jarraian 32 partido galdu gabe izan zen.

Ligan 2. amaitu zuen Realak eta bere lehen liga irabazteko zorian izan zen.

80. hamarkada hasierako kamisetak (2 Liga eta Superkopa irabazi zirenekoak)

80. hamarkadan, Realak hainbat kamiseta erabili zituen. 1980 eta 1986. urte bitarteko denboraldikoak dira.

Garai hau izan zen Realak izan duen garairik onena, izan ere, 2 Liga, Espainiako Supercopa bat irabazi eta Europako Kopan finalerdietara iritsi baitzen.

Honako kamiseta hau batez ere 1980. urtean erabili zuen Realak, nahiz eta 1981ean ere erabilia izan zen. Realak  Gijonen Liga irabazi zuen partidoan hasieratik Periko Alonsok eraman zuen eta 2. zatian beste jokalari batzuk modelo hau jantzi behar izan zuten lehen zatian blai eginda amaitu baitzuten jokalariek.

Kamiseta hau nire lagun bildumazale Sergiori esker skuratu nuen.

1979-80 denboraldiko Ligan Realak 34 partidotik partido bakarra galdu zuen, azken aurreko partido hain zuen, Sevillaren aurka 2 eta 1 eta denbora batez 9 jokalarien aurka jokatu zuen. Porrot horrek Liga ez irabaztea suposatu zuen eta urte luzez, 38 urtez partidorik galdu gabeko errekorra izan zuen Realak, 38 partido jarraian galdu gabe izan baitzen.

Garai hartan askotan Jose Mari Bakerok eraman ohi zuen 15 zenbakia.

Beste hau berriz mauka luzekoa da. Garai hartan 10 Zenbakia Zamorak eraman ohi zuen.

Kamiseta hau nahiz eta 1980koa izan, 1986ko martxoaren 29an Nou Campen erabili zen Barcelonaren aurka jokatutako partidoan. Emaitza 2-3 izan zen eta Zamorak 2 gol sartu zituen.

Honako hau 1980-1983 bitarteko denboraldikoa da. Lehengo liga irabazi zuenekoa, hain zuzen.

Denboraldi haietan Inaxio Kortabarriak erabili ohi zuen 6 zenakia. Kortabarria Realaren kapitaina izan zen eta Realak Gijonen irabazitako lehen Ligako partidan lehen gola sartu zuen penaltiz.

Kamiseta hau Kortabarriak 1983ko martxoaren 16an Realak Atotxan Portugaleko Sporting de Lisboaren aurka Europako Kopako final laurdenetako partidoan erabili zuenekoa da.

Partida hartako bideoa:

2021ean 40 urte bete ziren,

Kamiseta hau 1980-81 denboraldikoa da.

Satrustegik erabili ohi zuen 9 zenbakia. Satrustegi da orain arte Realean gol gehien sartu dituen jokalaria.

Honako kamiseta hau1981 eta 1982. urte bitarteko denboraldikoa da. 2. Liga irabazi zenekoa. Ziurtzat emten dut kamiseta Zamorak  Atotxan 1981-82ko denboraldiko azken jardunaldian Athleticen aurka jokatu zen partidoan erabili zuela 1982ko apirilaren 25ean, emaitza 2-1 izanik eta Zamorak lehen gola sartu zuen. Garaipen hark Realari bigarren Liga eman zion.

Honako kamiseta hau, berriz, Larrañagak erabili zuen.

Kamiseta hau hain zuen, Larrañagak jantzi zuen 1982-83 denboraldiko Europako Kopan Realak Glasgowen Celtic-en aurka 1982ko azaroaren 3an jokatutako partidoakoa. Emaitza 2 eta 1ekoa izan zen, hala ere Realak aurrera egin zuen, Atotxan 2 eta 0 gailendu baizitzaion Celtic-i. Denboraldi hartako Europako Kopan Reala aurre finalera iritsi zen, aurrerago duzue kanporake horren aipamena.

Partido hartako bideoa:


Honako kamiseta hau 1982 eta 1984. urte bitarteko denboraldikoa da.

Garai haietan Julio Olaizolak erabili ohi zuen garai haietan 3 zenbakia.

Beste hau 1982 eta 1983. urte bitarteko denboraldikoa da.

Eta beste bi hauek 1985-86 denboraldikoak dira.

Realaren Kamiseta hauek zehazki 1985ekoak dira, Realak abuztuaren 17an Atenasen Panathinaikos taldearen aurka jokatutako lagun arteko partidoan Zamorak eta Lopez Ufartek erabilitakoak hain zuzen, emaitza 0 eta 0 izan zen.

Eta beste hauek 1985-86 denboraldikoa dira.

Kamiseta hau Alberto Gorrizena da,

Gorrizek eraman ohi zuen 5 zenbakia garai hartan.

Realak bere lehen LIga 1980-81 denboraldian irabazi zue, azken jardunaldian izan zen, Gijonen azken minutuan berdinketako gola eginez. Partidoaren bideoa:

2021ean 40 urte bete ziren Realak lehen liga irabazi zuena eta bideo hau prestatu zuen:

1981-82 denboraldiko Liga ere Realak irabazi zuen, azkeneko neurketan Athletici 2 eta 1 gailendu ondoren.

Partidoaren bideoa:

1982-83 denboraldian Realak Espainiako Supercopa irabazi zuen, Real Madrid garaitu zuen Atotxan 4 eta 0.

Partidoko bideoa:

1980. hamarkadan Realak  etxetik kanpo erabili ohi izan zuen kamiseta. Modelo hau 1984-85ean erabili zuten.

IMG_20220218_113904

Kamiseta hau 1983-84 denboraldian etxetik kanpo erabailitakoaren erreplika bat da.

Beste hau ere erreplika da.

1657368775567

Beste hau ere erreplika da.

Garai hartan Diegok eramaten zuen 8 zenbakia eta Diegok sartu zuen Hamburgon Realak Europako Kopan jokatu zuen final erdietako partidoan gola.

Joaneko partido Atotxan jokatu zen eta banako emaitzarekin amaitu zen partidoa. Etorriko partidoa Hamburgon izan zen eta Hamburgo jarri zen aurretik, 10 minutu faltan Diegok partidoa berdintzea lortu zuen, baina arbiteoa lesionatu zen, linierra aldatu zuten eta honek Hamburgori jokoz kanpoko gol bat ontzat eman zuen, partidoa 2 eta 1 amaituz.

Reala Europako Kopako finalaren atarian geratu zen.

Partido hartako bideoa:

Eta hau Atotxan jokatutako partidoaren bidoa: