
“Reala azalean” erreportaia
Real Sociedadek nire bildumari buruz niri eginiko erreportaia:
https://www.realsociedad.eus/eu/albisteak/detailea/reala-azalean
El Desmarquek eginiko erreportaia:
2022-23 denboraldia
2022-23 denboraldiko kamisetak.


Kamiseta hau Gorosabelek erabili zuen Gironan Gironaren aurka 2022ko urriaren 2an jokatutako partidoan, emaitza 3 eta 5 izanik Realaren alde.







Kamiseta hau etxetik kanpo erabilitakoa da.


Denboraldi honetan 4 zenbakia Asier Illarramedik eraman ohi du. Kamiseta hau Realak Leed Uniteden aurka erabili zuen 2022ko abenduaren 16an. Emaitza 2-1 izanik.






Kamiseta hau berriz Valencian erabili zuen.


Denbiraldi honetan 5 zenbakia Igor Zubeldiak erabili ohi du eta kamiseta hau 2023ko otsailaren 25an Valencian Realak Valenciaren aurka jokatutakoa da. Emaitza 1-0 izanik eta Zubeldiak sartu zuen partidoko gol bakarra baina bere atean.








Kamiseta hau Europa Leaguen erabili ohi dena da.


Denboraldian 5 zenbakia Igor Zubeldiak eraman ohi du. Kamiseta hau, Zubeldiak Anoetan 2022ko azaroaren 3an, Manchester Uniteden aurka jokatutako partidokoa da, emaitza 0-1 izanik.







Kamiseta hau etxetik kanpo Europan erabilitakoa da.


Denboraldi honetan 8 zenbakia Mikel Merinok eraman ohi du. Kamiseta hau Realak Manchesterren 2022ko irailaren 8an Manchester Uniteden aurka jokatutako partidokoa da. Emaitza 0-1 izanik.















Kamiseta hau Errege kopan erabili da.


Kamiseta hau, Aritz Elustondok 2023ko urtarrilaren 25ean, Camp Noun Barcelonaren aurka Errege Kopako 1/4etan jokatutako partidoan erabilitakoa da, emaitza 1-0 izanik.








20. mende hasierako kamiseta, 1930 ingurkuoa (Erreplika)
20. mende hasierako kamiseta, 1930 ingurkuoa izango litzateke erreplika hau. Garai haietan hainbat kamiseta modelo erabili ohi zuten. Batzuk harmarririk gabekoak, beste batzuk harmarriarekin, botoidunak, lepoaldean lokarridunak eta abar.
Modelo hau Realak 2022. urtean atera zuen eta XX. mende hasierako kamisetaren erreplika da.
Reala 1909ko irailaren 7an sortu zen. Hasiera batean Club Ciclista de San Sebastián izena izan zuen eta izen horrekin 1909ko Errege Kopa irabazi zuen, aurkaria Español F.C. izanik eta emaitza berriz 3 eta 1ekoa izan zen.
Garai haietako hainbat argazki.

50. hamarkadako kamiseta (erreplika)
Kamiseta hau 50. hamarkadako kamiseta erreplika da.








1960 eta 1967. urteen arteko kamiseta (Erreplika)
Realak 1960 eta 1967. urteen artean erabili zuen kamisetaren erreplika.
1960-67. urteetako argazki batzuk:
1967an Reala berriz ere lehen maila igo zen Puertollanon 2 eta 2 berdindu ondoren, 40 urtez jarraian lehen mailan izan zen 2007an 2. mailara jaitsi zen arte.
Puertollanon joakatutako partidoaren argazki batzuk:
Puertollanon jokatutako bideoa:
http://www.realsociedad.com/document/view/eus/225/154689/45-a-os-del-ascenso-de-puertollano
1967 eta 1975. urteen arteko kamiseta
Realak 1967 eta 1975. urteen artean erabili zuen kamiseta.
1967 eta 1975. urteetako argazki batzuk:



1975 eta 1979 urte arteko denboraldiak
1975 eta 1979. urteen artean erabilitako kamiseta.
Kamiseta hau Realak eta Interrek 1979/80 denboraldian UEFAko partido batekoa da. Nahiz eta kamiseta hau bera ez erabili. Inter de Milaneko Nazzareno Canuti jokalariak eskuratu zuen eta honek lagun bati emana da, nik italiar honi esker eskuratu dut.
Partido haietako argazki batzuk:
UEFAko Real Sociedad eta Inter de Milan-en arteko partidoko bideoa:
Milanen jokatutako partidoaren bideo batzuk:
https://youtu.be/jltXX0CcHzs
https://youtu.be/rw1m0D1yYBE
Atotxan jokatutakoa: https://youtu.be/Ke-QuemnHWQ
Denboraldi haietan normalean 7 zenbakia Idigoras jokalariak eraman ohi zuen. Idigoras izan zen nik izandako lehen idoloa, nahiz eta denbora gutxiko kontua izan.
1977ko urtarrilean ikurrina legalizatu zen, baina 1976ko abenduaren 5ean, Realak eta Athteticek Atotxan jokatutako derbyan, Iñaxio Kortabarria eta Jose Angel Iribar jokalariek ikurriña atera zuten futbol zelaira. Garai hartan, ikurriña legez kanpokoa zen eta irudi hori euskaldunon oroimenean gelditu da.
Egun hari lotutako dokumentala:
1979-80 denboraldia.
Kamiseta hau 1979-80 denboraldikoa da. 1980an berriz, Adidas etxea azaldu zen eta kamiseta berria erabiltzen hasi zen Reala.
Denboraldi berezia izan zen, izan ere Realak Ligan partido bakarra galdu zuen, azken aurrenekoa hain zuzen Sevillaren aurka 2 eta 1. Ligan jarraian 32 partido galdu gabe izan zen.
Ligan 2. amaitu zuen Realak eta bere lehen liga irabazteko zorian izan zen.










