“Reala azalean” erreportaia

Real Sociedadek nire bildumari buruz niri eginiko erreportaia:

https://www.realsociedad.eus/eu/albisteak/detailea/reala-azalean

El Desmarquek eginiko erreportaia:

https://eldesmarque.com/gipuzkoa/real-sociedad/noticias-rs/1303803-inigo-susperregi-el-coleccionista-con-mas-camisetas-de-la-real-haria-cualquier-cosa-por-una-camiseta-de-la-real-campeona

Carlos Serantes kazetariak bere Twitch kanalean eginiko elkarrizketa:

2023-24 denboraldia. (Champions League)

2023-24 denboraldiko kamisetak.

Kamiseta hau Realak 2023ko abuztuan Ameriketan eginiko giran erabilitakoa da, La Ligak antolatutako torneo batean, La Liga summer torneoan hain zuzen. Partidoa, Mexikoko Monterey hirian abuztuaren 2an jokatu zen eta emaitza 0 eta 0koa izan zen. Berezitasun bezala, kamisetak daraman dortsalak Ligakoaren desberdinak dira.

Kamiseta hauek berriz ligakoak dira eta urriaren 8a arte Realak ez zuen babeslerik eta data hori bitartean kamisetetan ez zuen iragarkirik eraman.

Martin Zubimendik erabili ohi du 4 zenbakia.

Denboraldia hasita Realak patrozinadore berria aurkitu zuen eta kamisetan jarri zuen.

Kamiseta hau Merinok Anoetan Barcelonaren aurka 2023ko azaroaren 4an jokatu zen partidoan erabilitakoa da, emaitza 0-1 izan zen.

Kamiseta hau berriz Sadiqek Villarrealen aurka erabilitakoa da, Villarrealen 2023ko abenduaren 9an, emaitza 0-3 izanik.

Sadiqek erabili ohi du 9 zenbakia.

Kamiseta hau berriz etxetik kanpo erabilitakoa da. Real Madriden aurka soilik erabili zen.

Ander Barrenetxeak eraman ohi du 7 zenbakia.

Kamiseta hau etxetik kanpo erabili ohi dena da, baina Yasuda irgarkia soinean duela.

Kamiseta hau Aihenek Vigon, Celtaren aurka erabilitakoa da, 2024ko urtarrialren 20an. Emaitza 0-1 izanik. Aihenek partido horretan belauna txikitu zuen.

Kamiseta modelo hau berriz Valenciaren aurka erabili zen 2023ko irailaren 27an. Partidoaren emaitza 0 eta 1ekoa izan zen.

Barrenetxeak ez zuen jokatu partido hori baina bai Beñat Turrientesek. Turrientesek eraman ohi du 22 zenbakia.

Beste kamiseta hauek Champions Leaguen erabilitakoak dira.

Hau etxean Inter de Milanen aurka erabilitako modeloa.

LeNormandek erabili ohi du 24 zenbakia. Kamiseta hau LeNormandek Anoetan Inter de Milanen aurka jokatu zuen partidoan erabilia da, 2023ko abenduaren 12an, emaitza 1-1 izanik.

Beste kamiseta hau Salzburgoren aurka erabilitako modeloa da.

Mikel Oyarzabalek eraman ohi du 10 zenbakia.

Kamiseta hauek Champions Leaguen erabilitakoak dira ere, publizitatea dutenak hain zuzen.

Kamiseta hau etxean erabilitakoa da.

Beste hau etxetik kanpo erabilitakoa, 2. kamiseta.

Eta azken hau etxetik kanpo erabilitakoa, 3. kamiseta

Kamiseta hauek Errege Kopan erabilitakoak dira.

Kamiseta hau ZAkharyanek erabili zuen Osasunaren aurka joakatutako partidoan, Iruñan 2024ko urtarrilaren 17an, emaitza 0-2 izanik.

Beste kamiseta hau Realak Buñolen aurka jokatutako partidokoa da.

Kamiseta hau Urko Gonzalez de Zaratek erabili zuen aipatutako partidoan.

20. mende hasierako kamiseta, 1930 ingurkuoa (Erreplika)

20. mende hasierako kamiseta, 1930 ingurkuoa izango litzateke erreplika hau. Garai haietan hainbat kamiseta modelo erabili ohi zuten. Batzuk harmarririk gabekoak, beste batzuk harmarriarekin, botoidunak, lepoaldean lokarridunak eta abar.

Modelo hau Realak 2022. urtean atera zuen eta XX. mende hasierako kamisetaren erreplika da.

Reala 1909ko irailaren 7an sortu zen. Hasiera batean Club Ciclista de San Sebastián izena izan zuen eta izen horrekin 1909ko Errege Kopa irabazi zuen, aurkaria  Español F.C. izanik eta emaitza berriz 3 eta 1ekoa izan zen.

índice

Garai haietako hainbat argazki.

1960 eta 1967. urteen arteko kamiseta (Erreplika)

Realak 1960 eta 1967. urteen artean erabili zuen kamisetaren erreplika.

IMG_20160630_144336

1960-67. urteetako argazki batzuk:

1967an Reala berriz ere lehen maila igo zen Puertollanon 2 eta 2 berdindu ondoren, 40 urtez jarraian lehen mailan izan zen 2007an 2. mailara jaitsi zen arte.

Puertollanon joakatutako partidoaren argazki batzuk:

Puertollanon jokatutako bideoa:

http://www.realsociedad.com/document/view/eus/225/154689/45-a-os-del-ascenso-de-puertollano

1967 eta 1975. urteen arteko kamiseta

Realak 1967 eta 1975. urteen artean erabili zituen kamisetak.

Kamiseta hau Realak 1973-74 denboraldian erabili zuen, eta ez du armarririk soinean.

1967 eta 1975. urteetako argazki batzuk:

1975 eta 1979 urte arteko denboraldiak

1975 eta 1979. urteen artean erabilitako kamiseta.

Kamiseta hau Realak eta Interrek 1979/80 denboraldian UEFAko partido batekoa da. Nahiz eta kamiseta hau bera ez erabili. Inter de Milaneko Nazzareno Canuti jokalariak eskuratu zuen eta honek lagun  bati emana da, nik italiar honi esker eskuratu dut.

Partido haietako argazki batzuk:

UEFAko Real Sociedad eta Inter de Milan-en arteko partidoko bideoa:

Milanen jokatutako partidoaren bideo batzuk:
https://youtu.be/jltXX0CcHzs
https://youtu.be/rw1m0D1yYBE

Atotxan jokatutakoa: https://youtu.be/Ke-QuemnHWQ

Denboraldi haietan normalean 7 zenbakia Idigoras jokalariak eraman ohi zuen. Idigoras izan zen nik izandako lehen idoloa, nahiz eta denbora gutxiko kontua izan.

1977ko urtarrilean ikurrina legalizatu zen, baina 1976ko abenduaren 5ean, Realak eta Athteticek Atotxan jokatutako derbyan, Iñaxio Kortabarria eta Jose Angel Iribar jokalariek ikurriña atera zuten futbol zelaira. Garai hartan, ikurriña legez kanpokoa zen eta irudi hori euskaldunon oroimenean gelditu da.

Egun hari lotutako dokumentala:

http://www.eitb.tv/eu/bideoa/atotxako-ikurrina-ezkutua/4104723511001/4090177067001/atxotxako-ikurrina-ezkutua/

1979-80 denboraldia.

Kamiseta hau 1979-80 denboraldikoa da. 1980an berriz, Adidas etxea azaldu zen eta kamiseta berria erabiltzen hasi zen Reala.

Denboraldi berezia izan zen, izan ere Realak Ligan partido bakarra galdu zuen, azken aurrenekoa hain zuzen Sevillaren aurka 2 eta 1. Ligan jarraian 32 partido galdu gabe izan zen.

Ligan 2. amaitu zuen Realak eta bere lehen liga irabazteko zorian izan zen.